32. ‘Tractatus’, Jule Goikoetxea

http://www.ivoox.com/32-tractatus-jule-goikoetxea_md_3260683_1.mp3″ Ir a descargar

Denboraldiko azken irratsaioa duzue hau. Jule Goikoetxearekin aritu gara hizketan ‘Tractatus’ poema liburuari buruz, Jon Iraolak Svetlana Alexievitxen ‘La fin de l’homme rouge’ liburuaren komentarioa osatu digu, Lander Arretxeak Peter Ostolaza elkarrizketatu du Obaba Festi buruz eta saioaren hondarrean, ohi legez, ITU bandakoek kendu digute mikrofonoa, Ameriketara artzain joandako burkide zahar bat berreskuratuta, gainera.

On egin!

Peter Ostolazarekin hizketan | Lander Arretxea

http://www.ivoox.com/peter-ostolazarekin-hizketan-lander-arretxea_md_3260699_1.mp3″ Ir a descargar

Denboraldiko azken saioa dela eta, Peter Ostolazari elkarrizketa egin dio Lander Arretxeak, irratsaioari eta Obaba Fest-i buruz, oro har. On egin!

30. ‘Apirila’, Iñigo Aranbarri

http://www.ivoox.com/30-apirila-inigo-aranbarri_md_3168317_1.mp3″ Ir a descargar

Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko dituzte.

On egin!

Poema dadaista bat egiteko gomendio berriak | Lander Arretxea

http://www.ivoox.com/poema-dadaista-bat-gomendio-berriak_md_3168344_1.mp3″ Ir a descargar

Lander Arretxeak hilero legez erreportajea osatu digu. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriak ekarri dizkigu. Ea zer iruditzen zaizkizuen!

28. ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’, Ana Malagon

http://www.ivoox.com/28-lasai-ez-da-ezer-gertatzen-ana-malagon_md_3076787_1.mp3″ Ir a descargar

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatur ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, Paul Karasik eta David Mazzucchellik egina. Bigarrena, ostera, ‘Alokairuan’, Pernan Goñirena. Saioaren azken ordu laurdenean ITU bandakoek hezkuntzari buruzko gogoetak izango dituzte hizpide.

On egin!

26. ‘Erraiak’, Danele Sarriugarte

http://www.ivoox.com/26-erraiak-danele-sarriugarte_md_2945514_1.mp3″ Ir a descargar

Danele Sarriugartek ‘Erraiak’ bere lehen eleberria argitaratu du, eta elkarrizketa egin diogu. Hizketan luze aritu garenez, ezin izan dugu elkarrizketa osorik sartu irratsaioan, eta hemen duzue entzungai, plazer baduzue. Horrez gain, Lander Arretxeak erreportajea osatu digu, hilean behin ohi duenez. Oraingoan literatura irakurterrazari buruz aritu da. Azken ordu laurdenean, berriz, ITU bandako kideak izan ditugu gurean. Limam Boisha poeta sahararraren hainbat poema itzuli dituzte euskarara.

On egin!