32. ‘Tractatus’, Jule Goikoetxea

http://www.ivoox.com/32-tractatus-jule-goikoetxea_md_3260683_1.mp3″ Ir a descargar

Denboraldiko azken irratsaioa duzue hau. Jule Goikoetxearekin aritu gara hizketan ‘Tractatus’ poema liburuari buruz, Jon Iraolak Svetlana Alexievitxen ‘La fin de l’homme rouge’ liburuaren komentarioa osatu digu, Lander Arretxeak Peter Ostolaza elkarrizketatu du Obaba Festi buruz eta saioaren hondarrean, ohi legez, ITU bandakoek kendu digute mikrofonoa, Ameriketara artzain joandako burkide zahar bat berreskuratuta, gainera.

On egin!

31. Lekuak eta ezlekuak

http://www.ivoox.com/31-lekuak-eta-ezlekuak_md_3215955_1.mp3″ Ir a descargar

Lekuez eta ezlekuez aritu gara gaurko saioan. Nolako lotura dute literaturarekin? Zer diote idazleek horiei buruz? Bestetik, Elearazi atariko Garazi Arrulak Jamaica Kincaiden ‘Neska’ ipuina irakurriko digu, Iraitz Ugaldek liburu komentarioa egin digu ‘Zebra efektua’ komikiari buruz, eta ITU bandakoek Harkaitz Canoren “Neguko zirkoa” ipuin bildumako ale bat ekarriko digute.

On egin!

30. ‘Apirila’, Iñigo Aranbarri

http://www.ivoox.com/30-apirila-inigo-aranbarri_md_3168317_1.mp3″ Ir a descargar

Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko dituzte.

On egin!

29. Bartleby sindromea

http://www.ivoox.com/29-bartleby-sindromea_md_3123653_1.mp3″ Ir a descargar

Gaurkoan gai bat izango dugu ardatz: Bartleby sindromea, ezer idatziko ote duten galde egitean “aukeran, nahiago ez” erantzuten duten idazleek nozitzen dutena. Horrez gain, Danele Sarriugarterekin hitz egingo dugu telefonoz, eta hark emango digu Elearazi atarian hil honetan plazaratu duten autorearen berri: Alejandra Pizarnik du izena. Jon Iraolak liburu komentarioa osatu digu Karmelo Iribarrenen “La ciudad”-i buruz. Azkenik, saioaren hondarrean ITU bandakoek Frida Kahloren testu batzuk euskaratu dituzte.

On egin!