ITU bandakoen bosgarrena

http://www.ivoox.com/itu-banda_md_2505576_1.mp3″ Ir a descargar

Ez behin, ez bitan, ez hirutan. Ezta lautan ere, adiskideok. ITU bandakoak bostetan etorri dira jada Obabako Testiguongana. Saio bakoitzean aurrekoan baino are indartsuago. Eta ez da erraza, kontuan hartuz gero inbasio biolento batekin eskuratu zutela beren tartea.

Ez galdu aste honetakoa ere!

12. Mikel Taberna & ITU bandaren inbasioa

http://www.ivoox.com/12-mikel-taberna-itu-bandaren-inbasioa_md_2186741_1.mp3″ Ir a descargar

“Alkasoroko benta” eleberriari buruz aritu gara hizketan Mikel Tabernarekin, eta elkarrizketa hori izan da saio honetako ardatza. Horrez gain, Jon Iraolak liburu komentarioa egin digu, Amaia Iturriotzek puntukako ipuinaren bigarren atala osatu du, eta saioaren hondarrean, bat-batean eta ezerezetik agertuta, ITU bandakoek bahitu egin gaituzte, ‘Martutene’ bana ahoan sartuta.

Gehiago jakin nahi duzuela? Ez galdu irratsaioa!

ITU bandaren inbasioa

http://www.ivoox.com/itu-bandaren-inbasioa_md_2186816_1.mp3″ Ir a descargar

Bat-batean eta ezerezetik aterata, ITU bandako jendea agertu da info7ko estudioetan. Peter eta Martin sokaz lotu eta Martutene bana sartu diete ahoan, mikrofonoak beraientzat hartuta. Hemen dituzue entzungai irratsaioaren azken minutu horiek.