Koldo Izagirreren elkarrizketa osorik

http://www.ivoox.com/koldo-izagirre-osoa_md_2549104_1.mp3″ Ir a descargar

Irratiaren keriak, 38 minutuko elkarrizketa ezin izan dugu osorik jarri ordu beteko irratsaioan. Bai, ordea, sarean. Hemen dituzue Koldo Izagirrek esandako zenbait kontu:

“(Donostiak) lantegi hondare hori dena suntsitu du, eta horrek adierazten du ezintasun bat ezer eraikitzeko aurrez suntsitu gabe. Hori ez da hiri bat, hiri bat ez da horrela eraikitzen. Hiri bat memoriarekin eraikitzen da”

– “Tabakalera emakumea eta lana uztartzen zituen tokia zen. Bihur zitekeen erreferentziazko toki bat, ez museo bat bakarrik. Emakumea eta lana, nik ez dut horrelako polorik ezagutzen EHn. Donostian emanak zeuden horretarako baldintzak eta ez da egin. Zer egin nahi den ere ez dakigu oso ondo”.

– “Bilbora Frank Gehry ekarri zuten, eta berak egin zuen toki guztietan egiten duen gauza bera, tokian tokiko aldaerarekin. Guggenheim bat edukitzeak dakar Kukutza botatzea. Saihestezina da”.

– “Lehen guk Pello Kirten eta euskaldunari bere euskaltasunagatik barre egiten zioten show haiek salatzen genituen, baina horiek bueltatu egin dira berriz. Gure buruaren kritika egin beharrean, gure buruaren parodia egiten dugu, existitzen ez duten euskaldun batzuk parodiatuz. Horretan izugarrizko atzerakada egon da”.