“OBABA FEST antzeko interesak dituztenen topaleku izatea nahi dugu” | Danele Sarriugarte eta Kepa Matxain

Elkarrizketa egin digute Info7 irratiko Kale Gorrian saioan OBABA FEST-i buruz.

On dagizuela!

29. Bartleby sindromea

http://www.ivoox.com/29-bartleby-sindromea_md_3123653_1.mp3″ Ir a descargar

Gaurkoan gai bat izango dugu ardatz: Bartleby sindromea, ezer idatziko ote duten galde egitean “aukeran, nahiago ez” erantzuten duten idazleek nozitzen dutena. Horrez gain, Danele Sarriugarterekin hitz egingo dugu telefonoz, eta hark emango digu Elearazi atarian hil honetan plazaratu duten autorearen berri: Alejandra Pizarnik du izena. Jon Iraolak liburu komentarioa osatu digu Karmelo Iribarrenen “La ciudad”-i buruz. Azkenik, saioaren hondarrean ITU bandakoek Frida Kahloren testu batzuk euskaratu dituzte.

On egin!

26. ‘Erraiak’, Danele Sarriugarte

http://www.ivoox.com/26-erraiak-danele-sarriugarte_md_2945514_1.mp3″ Ir a descargar

Danele Sarriugartek ‘Erraiak’ bere lehen eleberria argitaratu du, eta elkarrizketa egin diogu. Hizketan luze aritu garenez, ezin izan dugu elkarrizketa osorik sartu irratsaioan, eta hemen duzue entzungai, plazer baduzue. Horrez gain, Lander Arretxeak erreportajea osatu digu, hilean behin ohi duenez. Oraingoan literatura irakurterrazari buruz aritu da. Azken ordu laurdenean, berriz, ITU bandako kideak izan ditugu gurean. Limam Boisha poeta sahararraren hainbat poema itzuli dituzte euskarara.

On egin!

23. Euskal itzulpengintzako aferak

http://www.ivoox.com/23-euskal-itzulpengintzako-aferak_md_2801924_1.mp3″ Ir a descargar

Euskal itzulpengintzari helduko diogu gaurkoan. Ikusiko dugu zer nolako aferak sortzen diren euskal literatura atzerrira itzultzen denean, eta baita atzerriko literatura euskarara ekartzean ere. Horrez gain, Elearazi atariko Danele Sarriugartek bi autore plazaratuko dizkigu (Chus Pato eta Maria Aurelia Capmany), Iraitz Ugaldek bi libururen komentarioa egingo digu (Jim Thompsonen ‘The Grifters’ eta Dolores Redondoren ‘Hezurren ondarea’), eta saioaren hondarrean, ohi legez, ITU bandakoei emango dizkiegu azken 15 minutuak. Maria Jose Kerejetaren ‘Ezezagun baten koadernoa’ (1988) poema liburuko ale batzuk ekarriko dizkigute gaur.

On egin!

19. Durangoko Azokatik

http://www.ivoox.com/19-durangoko-azokatik_md_2637526_1.mp3″ Ir a descargar

Gaur osteguna da eta Obabako Testiguok Durangoko azokan gaude. Nola da posible, galdetuko duzue, nola da posible gaur abenduak 12, osteguna, Obabako Testiguak Durangoko azokan izatea? Ba guk ere ez dakigu, baina hemen gaude, eta ez bakarrik. Mahaiaren bueltan dugu Obabako Testiguon kolaboratzaile mordoa: Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula, Lander Arretxea, Iraitz Ugalde eta ITU bandakoak. Garazi Arrulak iritzi zutabea irakurriko digu, Durangoko azokak euskal kulturan duen eraginaz, Iraitz Ugaldek gustuko liburuetako testu hautatuen irakurketa osatuko digu, eta saioaren hondarrean, ITU bandakoek beren fanzinearen hirugarren alearen lagin bat aireratuko dute.

Horrez gain, parean harrapatu ditugun idazle eta kazetari batzuei galdera aski serioak egingo dizkiegu. Gure artetik igaroko dira Beñat Sarasola, Igor Susaeta, Juan Luis Zabala, Iñigo Astiz eta Garazi Goia.

Atsedenik ez literaturarik gabe. On egin!

18. ‘Odol hotzean’, Truman Capote

http://www.ivoox.com/18-odol-hotzean-truman-capote_md_2592874_1.mp3″ Ir a descargar

Azaroa da, azaroa izatea merezi du, eta gaurkoan azaroarekin lotura estua duen eleberri ezagun bat izan dugu saioaren ardatz: Truman Capoteren ‘Odol hotzean’. 1959ko azaroaren 15ean, Kansas estatuko Holcomb herrixkan Cluttertarren familia nola hil zuten azaltzen du eleberriak. Nobela beltzaren eta erreportajearen arteko nahasketa gisa sailkatu daiteke, Capotek berak ‘non-fiction novel’ gisara bataiatu zuen. Kontu gehiago ere izango ditugu gurean, ordea. Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrulak bi autore plazaratuko dizkigute: Clarice Lispector eta Paula Meehan. Iraitz Ugaldek ‘Aiztoa eta arkatza’ (Irati Jimenez) eta ‘Idazten ari dela idazten duen idazlea’ (Iban Zaldua) liburuen komentarioa egingo digu, eta saioaren hondarrean, ITU bandakoek subjektibitate iraultzailearekin lotutako testuak irakurriko dizkigute.

On egin!