ITU bandaren seigarrena

http://www.ivoox.com/itu-bandaren-seigarrena_md_2549124_1.mp3″ Ir a descargar

Bata bestearen gainean kristalaren kontra zanpatuta ezker hanka lagunaren buruaren gainean eskuin besoa eserlekuaren azpian, halaxe aritu dira ITU bandakoak beren seigarrenean, horrela aritu dira baina ez horregatik makalago, totelago, herrenago, kamutsago, ez, kontrara adiskideok, inoiz baino jario gozoagoz busti dituzte Info7ren estudio nanoko mikroak (lerdez) hormak (poesiaz) belarriak (bizitzaz) etc, batez ere etc adiskideok.

Beti etc.

6. Autorearen heriotza

http://www.ivoox.com/6-autorearen-heriotza_md_1946919_1.mp3″ Ir a descargar

Autorearen heriotzaz aritu gara gaurko saioan, Roland Barthesen testu bat oinarri hartuta. Elearazi atariko Garazi Arrula eta Danele Sarriugartek bi autore plazaratu dizkigute, Regina Jose Galindo eta Angelica Liddell. Horrez gain, Nagore Aresen liburu komentarioa, Martin Riellaren kantu kontari atala eta Gorka Bereziartuak idatzitako puntukako ipuinaren bigarren zatia ere entzun ahal izango dituzue.

On egin!