12. Mikel Taberna & ITU bandaren inbasioa

http://www.ivoox.com/12-mikel-taberna-itu-bandaren-inbasioa_md_2186741_1.mp3″ Ir a descargar

“Alkasoroko benta” eleberriari buruz aritu gara hizketan Mikel Tabernarekin, eta elkarrizketa hori izan da saio honetako ardatza. Horrez gain, Jon Iraolak liburu komentarioa egin digu, Amaia Iturriotzek puntukako ipuinaren bigarren atala osatu du, eta saioaren hondarrean, bat-batean eta ezerezetik agertuta, ITU bandakoek bahitu egin gaituzte, ‘Martutene’ bana ahoan sartuta.

Gehiago jakin nahi duzuela? Ez galdu irratsaioa!

10. Literaturia

http://www.ivoox.com/10-literaturia_md_2114053_1.mp3″ Ir a descargar
Obabako Testiguak ospakizunetan gara, 10. irratsaioraino ailegatu gara eta. Okasioa aprobetxatuz, Larrabetzura gerturatu gara eta Literaturiaren berri emango dizuegu handik. Itzulpengintzari buruzko mahai inguruko une batzuk, Danele Sarriugarteri eta Gotzon Barandiarani egindako elkarrizketak, Peru Magdalenaren liburu aurkezpeneko kantu bat eta kontu gehiago entzun ahal izango dituzue oraingoan.

On egin!