32. ‘Tractatus’, Jule Goikoetxea

http://www.ivoox.com/32-tractatus-jule-goikoetxea_md_3260683_1.mp3″ Ir a descargar

Denboraldiko azken irratsaioa duzue hau. Jule Goikoetxearekin aritu gara hizketan ‘Tractatus’ poema liburuari buruz, Jon Iraolak Svetlana Alexievitxen ‘La fin de l’homme rouge’ liburuaren komentarioa osatu digu, Lander Arretxeak Peter Ostolaza elkarrizketatu du Obaba Festi buruz eta saioaren hondarrean, ohi legez, ITU bandakoek kendu digute mikrofonoa, Ameriketara artzain joandako burkide zahar bat berreskuratuta, gainera.

On egin!

31. Lekuak eta ezlekuak

http://www.ivoox.com/31-lekuak-eta-ezlekuak_md_3215955_1.mp3″ Ir a descargar

Lekuez eta ezlekuez aritu gara gaurko saioan. Nolako lotura dute literaturarekin? Zer diote idazleek horiei buruz? Bestetik, Elearazi atariko Garazi Arrulak Jamaica Kincaiden ‘Neska’ ipuina irakurriko digu, Iraitz Ugaldek liburu komentarioa egin digu ‘Zebra efektua’ komikiari buruz, eta ITU bandakoek Harkaitz Canoren “Neguko zirkoa” ipuin bildumako ale bat ekarriko digute.

On egin!

30. ‘Apirila’, Iñigo Aranbarri

http://www.ivoox.com/30-apirila-inigo-aranbarri_md_3168317_1.mp3″ Ir a descargar

Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko dituzte.

On egin!

29. Bartleby sindromea

http://www.ivoox.com/29-bartleby-sindromea_md_3123653_1.mp3″ Ir a descargar

Gaurkoan gai bat izango dugu ardatz: Bartleby sindromea, ezer idatziko ote duten galde egitean “aukeran, nahiago ez” erantzuten duten idazleek nozitzen dutena. Horrez gain, Danele Sarriugarterekin hitz egingo dugu telefonoz, eta hark emango digu Elearazi atarian hil honetan plazaratu duten autorearen berri: Alejandra Pizarnik du izena. Jon Iraolak liburu komentarioa osatu digu Karmelo Iribarrenen “La ciudad”-i buruz. Azkenik, saioaren hondarrean ITU bandakoek Frida Kahloren testu batzuk euskaratu dituzte.

On egin!

28. ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’, Ana Malagon

http://www.ivoox.com/28-lasai-ez-da-ezer-gertatzen-ana-malagon_md_3076787_1.mp3″ Ir a descargar

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatur ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, Paul Karasik eta David Mazzucchellik egina. Bigarrena, ostera, ‘Alokairuan’, Pernan Goñirena. Saioaren azken ordu laurdenean ITU bandakoek hezkuntzari buruzko gogoetak izango dituzte hizpide.

On egin!

27. Eduard Limonoven ibilerak

http://www.ivoox.com/27-eduard-limonoven-ibilerak_md_2989692_1.mp3″ Ir a descargar

Eduard Limonov idazle errusiarraren bizitza izango dugu gaur hizpide. Emmanuel Carrere idazle frantsesak orain urte bete pasatxo argitaratu zuen liburu puskako protagonista bihurtu zuen Limonov (Jon Iraolak mintzagai izan zuen liburu hura gurean duela hilabete batzuk). Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrularekin hitz egingo dugu, eta hark emango digu Djuna Barnesen berri. Ondoren, Jon Iraolak Guillaume Apollinaireren ‘Alcools’ poema liburua izango du mintzagai. Azkenik, ITU bandakoek beren aldizkariaren laugarren aleko testuak irakurriko dizkigute.
On egin!

26. ‘Erraiak’, Danele Sarriugarte

http://www.ivoox.com/26-erraiak-danele-sarriugarte_md_2945514_1.mp3″ Ir a descargar

Danele Sarriugartek ‘Erraiak’ bere lehen eleberria argitaratu du, eta elkarrizketa egin diogu. Hizketan luze aritu garenez, ezin izan dugu elkarrizketa osorik sartu irratsaioan, eta hemen duzue entzungai, plazer baduzue. Horrez gain, Lander Arretxeak erreportajea osatu digu, hilean behin ohi duenez. Oraingoan literatura irakurterrazari buruz aritu da. Azken ordu laurdenean, berriz, ITU bandako kideak izan ditugu gurean. Limam Boisha poeta sahararraren hainbat poema itzuli dituzte euskarara.

On egin!

25. Albert Camus oroituz

http://www.ivoox.com/25-albert-camus-oroituz_md_2898357_1.mp3″ Ir a descargar

Gaurko saioaren zatirik handiena Albert Camus idazleari eskainiko diogu. Orain hilabete gutxi batzuk ospatu zen bere jaiotzaren mendeurrena, eta berandu samar izanagatik, aitzakia hori baliatuko dugu berari buruz hitz egiteko. Horrez gain, Iraitz Ugaldek bi liburu izango ditu hizpide, Virginia Woolfen ‘Gela bat norberarena’ batetik, eta Anne Franken Egunkaria, bestetik. Gurekin izango ditugu ITU bandako kideak ere, ohi duten moduan azken 15 minutuetan nahi duten guztia esateko. Gaurkoan, Amiri Baraka poeta amerikarraren poema batzuk euskaratu dituzte lehen aldiz.

On egin!

24. ‘Amaren heriotzak libreago egin ninduen’, Mari Luz Esteban

http://www.ivoox.com/24-amaren-heriotzak-libreago-egin-ninduen-mari-luz_md_2851431_1.mp3″ Ir a descargar

Mari Luz Esteban idazle eta antropologoarekin izan gara oraingoan, eta bere estreinako poema liburuaz aritu gara ‘Amaren heriotzak libreago egin ninduen’ izenekoaz. Aldez aurretik, Peter Ostolazak ‘Gabon’ opa dizue, ordea. Ondoren, Jon Iraolak liburu komentarioa egin digu, klasiko batena, oraingoan: Alexandre Dumasen ‘Montecristoko Kondea’. Etorri da Lander Arretxea hilero legez, besapean erreportaje bat duela. Midcult literatura izan du hizpide oraingoan, Iban Zalduari egindako elkarrizketa oinarri hartuta. Saioaren hondarrean, ITU bandakoek Arkaitz Belloni eskainitako hainbat testuren irakurketa egin dute.

On egin!

23. Euskal itzulpengintzako aferak

http://www.ivoox.com/23-euskal-itzulpengintzako-aferak_md_2801924_1.mp3″ Ir a descargar

Euskal itzulpengintzari helduko diogu gaurkoan. Ikusiko dugu zer nolako aferak sortzen diren euskal literatura atzerrira itzultzen denean, eta baita atzerriko literatura euskarara ekartzean ere. Horrez gain, Elearazi atariko Danele Sarriugartek bi autore plazaratuko dizkigu (Chus Pato eta Maria Aurelia Capmany), Iraitz Ugaldek bi libururen komentarioa egingo digu (Jim Thompsonen ‘The Grifters’ eta Dolores Redondoren ‘Hezurren ondarea’), eta saioaren hondarrean, ohi legez, ITU bandakoei emango dizkiegu azken 15 minutuak. Maria Jose Kerejetaren ‘Ezezagun baten koadernoa’ (1988) poema liburuko ale batzuk ekarriko dizkigute gaur.

On egin!