5. Samara Velte

http://www.ivoox.com/5-samara-velte_md_1870477_1.mp3″ Ir a descargar

Samara Velte zarauztarrarekin “Eta Karmele?” antzerki obraz aritu gara gaurko saioan. Horrez gain, Peter Ostolazak idatzitako lehendabiziko eta azkeneko poema, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Gorka Gurrutxagaren zutabe librea eta Beñat Gaztelumendik hasitako ipuinaren lehen puntua ere izango dituzue entzungai. On egin!

Arantxa Urretabizkaiari Elkarrizketa

http://www.ivoox.com/arantxa-urretabizkaia-elkarrizketa-osoa_md_1791347_1.mp3″ Ir a descargar

Arantxarekin elkartu ginen Añorgako Obabako Testiguak eta unea aprobetxatuz irratsaiorako elkarrizketa egin genion. Saioan ezin izan genuen osorik ipini, baina hemen duzue elkarrizketa osoa.

Ugaitz Agirrek irakurritako poemak

Bi poema irakurri zituen Ugaitz Agirrek lehen irratsaioan. Hona hemen biak:

(I)

HIRUGARREN MUNDU GERRA DEITU DUTE
Hirugarren Mundu Gerra deitu dute.
Soldaduak adorez bagoietan
sartu dira,
bihar fusila dantzan jartzeko.
Hegoa iparraren aurka.
Iparrorratza guduzelai.
Estazioan emakumeak musuzapia astintzen
agur esango balu bezala,
bihotzak: “etxean bueltan nahi zaitut!”

Kuraia heriotzaren ahoan dagoenean, ordea,
hitzek beren balio osoa galtzen dute
eta
minaren iturriak pozoinez janzten dira
bihotzetan.

Hirugarren Mundu gerra deitu dute,
geranioak sikatu dira
eta eguzkiak ez ditu berriz iratzarriko.

(II)

HEGOAK BUSTIRIK

Hegoak bustirik dituzun txori bat zara.
Hegoak bustirik dituzun txori txiki eta gaixo bat zara.
Hegoak bustiegiak dituzu hegan egiteko.

Malko gehiegi isuri zenituen bart
gu denok ohereatu ginenean. Inor kontura ez zedin.
Lotsa ematen baitizu
besteen aurrean negar egiteak. Eta horregatik
ipurtargiei bizkar emanik
penak masail ubeletatik behera isurtzen dituzu
bihar alaiago egongo zarela pentsatuz.
Baina ez duzu irribarrerik mokoan
eta zure kaiola lorez apaindu dute, pentsatuz alaituko zaituela.
Gauzak berdin.

Pasa dira egunak. Pasa dira asteak. Pasa dira hilabeteak. Urteak.

Eta handitu zara. Hegoak bustirik daude oraindik,
baina bihotza indarrez bete da
eta hegoak astintzen hasi zara
eta petalo sikatuak desagertu dira
eta kaiola erdoildua apurtzen hasi da

eta zu hegaka zeru urdin eta zabalean.