‘La ciudad’, Karmelo C. Iribarren | Jon Iraola

http://www.ivoox.com/jon-iraola-la-ciudad-karmelo-iribarren_md_3123647_1.mp3″ Ir a descargar

Euskal Herriko poeta ezagunenetariko baten bilduma bat izango dut hizpide gaurkoan. Hona hemen bere poema bat, pista moduan, ea asmatzen duzuen zeini buruz ari naizen.

LOS PARAGUAS, LOS TAXIS

Acabo de tirarlo,

35 minutos bajo la tormenta

-esperando un maldito

taxi-

han podido con él.

Pero cómo se ha portado.

Ésa es la diferencia:

los taxis son como ciertos amigos,

nunca están cuando más los necesitas.

Los paraguas, en cambio, mueren por ti.

Bai horixe. Gaurko idazlea Karmelo Iribarren da eta bilduma, La Ciudad (2008ko edizio berritua).

Karmelo Iribarren-en poemak gaztetxo nintzela irakurri nituen lehen aldiz. Euskaraz ere badago bilduma bat, Ereinek argitaratua (Gainontzekoa, kontuak dira) eta internet-en eta zintzilikatuta poema asko aurki daitezke. Gaur egun, hamar bat urte beranduago, poeta tabernikola eta jada ardosaurio hau berrirakurtzerakoan, nire sentsazioa izan da kursiak iruditu zitzaizkidan poemak askoz ere kursiagoak iruditu zaizkidala, eta desesperatuak iruditu zitzaizkidanak askoz ere desesperatuagoak. Baina, aldi berean, sentitu dut umorearekin bai batak zein besteak salbatzen dituela, umore beltz eta etsi horrekin distantzia markatzen duela.

Maitasuna da dudarik gabe La ciudad bilduma honen ardatzetako bat, maitasuna eta emakumeak nagusiki. Ondoren datoz gaua, alkohola, hiria, tabernak, liburuak edota eguneroko bizitzako objektuak. Arruntetik eta txikitik abiatzen ditu poemak batzuetan; gainbeherari nostalgiaz eta tristuraz begiratzen dio, desesperazioz ez denean, besteetan; maiteari heltzen dio, maitasunari, salbatzeko gogoz; eta batez ere barre egiten dio bere buruari, barre egiten digu denoi.

Pasatu izan zait, batzuetan irakurtzen duzula bere maitasun poema bat eta pentsatzen duzula: posible ote da aurreko poema ilun eta desesperatu hori idatzi duen berberak kursileria hau idaztea? The Ramones taldea gogorarazi dit horrelakoetan; kanta gogor baten ondoren “Hey, little girl i wanna be your boyfriend” entzutea bezala da.

Karmelo Iribarren-en poesia zuzena da, argia, zerbeza bat hartu bitarteko burutazio bat, gardena, laburra. Idazlearen esfortzu guztia horretantxe kontzentratzen dela dirudi: ahal bezain zuzenen, gardenen, laburren, argien, idaztean; ahal bezain errazen. Horrek ez du esan nahi inolaz ere poema arinak direnik; niri behintzat hiruzpalau irakurri ostean nire buru arinak deskantsu pixka bat eskatzen dit. Egunean bat, bi gehienez irakurtzea, horixe egokiena. Eta gainera poema hauek duten onena da edozein lekutan irakur ditzakezula: metroan, igogailuan, sofan etzanda pisukideak eztabaidan ari diren bitartean, tabernan, bikoteari ohean, sukaldean zabiltzan bitartean.

QUÉ RARA

Qué rara

suena

a estas edades

la palabra

La dices,

y no sabes

si te engañas

a ti mismo,

o a ella,

o él

a los dos.

Egia aitortu behar badut, sinpatia sortzen didan idazlea da Iribarren; iruditzen zait ulertzen nauela, nire penak ere bereak direla. Azken finean, ez da alferrik barra baten bestaldean urtetan egon. Bere poemak irakurtzen ditut eta pentsatzen dut: postaletan agertzen ez den hiri lazgarri hori ere nirea da. Horrela burutu du agian unibertsitatetik pasa ez denaren mendeku gorena: unibertsitateko irakasleek bere obra aztertu eta ikasleei irakurraraztea.

Advertisements

One thought on “‘La ciudad’, Karmelo C. Iribarren | Jon Iraola

  1. Nere postekin loturak: 29. Bartleby sindromea | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s