‘Kristalezko hiria’, Paul Karasi & David Mazzucchelli eta ‘Alokairuan’, Pernan Goñi | Iraitz Ugalde

http://www.ivoox.com/iraitz-ugalde-izena-kristalezko-hiria-paul-karasik-eta_md_3076792_1.mp3″ Ir a descargar

Paul Austerren City of Glass (1985), Ghosts (1986) eta The Locked Room (1986) New York-eko trilogia osatzen duten hiru liburuek metropolian gauzatzen diren hiru istorio kontatzen dituzte. Horietan lehena, ‘Kristalezko hiria’, Paul Karasik eta David Mazzucchellik komikira ekarri zuten 1994an. Edizio hura Harkaitz Canok itzuli zuen euskarara 2006an.

Zoritxarreko bizitzak mundutik isolatuta daukan Danniel Quinn idazleak detektibe batengatik galdetzen duen ezezagun baten deia jasoko du gauaren erdian. Erratuta dabilela esan arren, ezezagunak ez dio deitzeari utziko. Eta azkenean Quinnek bila dabilen pertsona bera dela esatea deliberatuko du. Horra protagonistaren lehen irristada. Hutsala, izatez, ez balitz supituko berea ez den bizitza bat bizitzen hasiko delako. Idazten dituen eleberrietako protagonistaren antza hartuz. Inoren larruan sartuz. Bere semea hil nahi omen duen Stillman jaunari jarraitzea izango du xede. Haren itzala izatea. Hori muturreraino eramateak noraino eramango duen ez daki, ordea.

Austerren obran kirika egiteko abagune grafikoa da. Abstraktutasuna irudi bidez esplikatzea lortzen du. Pertsonaiaren barne bukleetan, hiriaren laberintoan, egia eta fikzioaren dikotomia lausoan galtzea. Besterentzea, zerbait naturala balitz bezala. Bizipen eldarniotsuen keak irentsia izan arte. Probatzeko modukoak diren sensazioak dirudite.

‘Alokairuan’ komiki liburua 2010ean argitaratu zen. Pernan Goñik Gaur 8 astekarian luzaroan argitaratutako komiki tiren bilduma da. Alokairuan bizi diren pertsonaien arteko bizikidetza aitzakiatzat hartuta, eguneroko bizimoduaz mintzo da, era zirikatzailean. Alokairuan bizitzearen prekarietatea eta aldi bereko aberastasuna umorez erakusten ditu, edonori bizipenak gogora ekarri eta kilimak ateratzeko moduan.

Etxeari zutik eusten diotenak ez baitira hormak, habitanteak baizik. Horror Morroreko biztanleak kolore guztietakoak dira: Xabi mendizale zaildua; Florencilla musikari feminista zoroa; Neo, teknologia berriek errealitatetik deskonektatuta daukaten mutikoa (sekula bere aurpegia ikusiko ez duguna, beti baitarama markara bat jantzita); Neoren ama, alokairu etxera semearekin etorri zena; Bixen komikigilea… eta pasaeran ibiliko diren beste asko eta asko. Bizikidetzaren ajeak. Bizikidetzaren bizitasuna. Eguneroko gauza txikietan tolerantziak duen garrantzia. Platera zikinak, igande arratsaldeak, paretaz bestaldeko larrujotzeak, pisukideen joan etorriak… egunerokoaren argazki komikoak.

Bi komiki proposamen gauzkoan: sakona bata, ‘Kristalezko hiria’, airosoa bestea, ‘Alokairuan’. Liburutegiko apalean hautsa kendu eta birziklatzea merezi dutenak.

Advertisements

One thought on “‘Kristalezko hiria’, Paul Karasi & David Mazzucchelli eta ‘Alokairuan’, Pernan Goñi | Iraitz Ugalde

  1. Nere postekin loturak: 28. ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’, Ana Malagon | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s