Pascal Brutal | Jon Iraola

http://www.ivoox.com/pascal-brutal_md_2187376_1.mp3″ Ir a descargar

Frantzia… Etorkizuna… Iritsi gabeko egunen lanbro ukiezinean barna, ez da gauza handirik atzematen… Bai… Hots lauso bat: 1992 adidas torsion zapatilena asfaltoaren kontra…  Eta distira iheskor bat lainopean: zilarrezko eskumuturreko bat, “Pascal” idatzia duena… Eskumuturreko honek badu bere jabea:

PASCAL BRUTAL!
Bai, tontoarena pixka bat egin ondoren, gaurkoan azken urteetako Frantziako komikigintzako pertsonajerik handienari buruz arituko naiz. Nire komikigile frantses kuttunenak, Riad Satouff-ek, mende honen lehen hamarkadaren amaiera aldera publikatutako trilogian biltzen dira Pascal-en abenturak: “Pascal Brutal, gizontasun berria”; “Pascal Brutal, Ar menperatzailea”; eta “Pascal Brutal, indartsuenak baina indartsuago”.
Imajina ezazue: Iban Zaldua eta Santi Leoné frantsesak balira, eta Xabinaitor komikiaren baliokide frantses bat eskuz esku idaztea otuko balitzaie -zientzia fikzio dosi txikiak iparraldera begira dagoen umore sotilarekin nahasiz-, ziur naiz emaitza Pascal Brutal-en antzeko zerbait zatekeela.
Pascal Brutal etorkizun hurbilean kokatutako ukronia bat da: etorkizun hurbil honetan, Frantziako presidente Alain Madelin neo-faxista da; gizarte frantsesa, gizarte ultra liberal eta lehiakorra; eta Pascal, gizarte gogor horretara egokitutako idisko garaiezina (harrapari nekaezina, indartsuetan indartsuena, gizonetan gizonena…). Egundoko gorputz honen baitan, ordea, ez da goitik beherako gizonik bizi, sen primarioa ezkutatu ezin duen nerabe naif bat, samurtasun eske dagoen ume bat baizik. Eta desoreka honek egiten du, niretzat behintzat, Pascal Brutal hain maitagarri.
Abentura basati, gorabeheratsu, lizun eta ganberroz josita daude hiru albumak: bere jaiotzaren kontakizuna da horietako bat (amaren sabeletik bere kasa atera baitzen gure Pascal); amaren mutil-lagunari muturra txikitzen dionekoa ere ez da makala; edota gizonak ere desiatzen dituela bere buruari ezkutatzeko, egun berean 49 emakumerekin oheratzen denekoa; etorkizuneko Algeriara lagun musulman batekin bidaiatzen duenekoak ere badu mamia (ukronia honetan, Algeria Estatu Arabe Bateratuen baitan dago, eta arabiar estatu hau energetikoki independientea izateaz gain, aurrerakoia da eta ortodoxia islamistatik erabat aldenduta bizi da; hau, noski, ez dakite ez Pascal-ek ez bere lagun musulmanak…).
Pascal Brutal irakurri bitartean gizontasun klixe katoliko-mediterraneoaz trufatzeko parada izango du irakurleak; aitortzen dizuet ni behintzat barrez lehertu naizela behin baina gehiagotan. Egoerei ironia eta umorearekin buelta ematen aditua den autore honek komikiaren baliabide guztiak jartzen ditu barre algaren zerbitzura eta baita, noiz edo noiz, hausnarketaren (hausnarketa arinaren) zerbitzura ere.
Beraz, laburbilduz: ahaztu liburukoteak, ahaztu mila orrialdeko best-seller-ak; hondartzarako, entzule, Pascal Brutal –en parekorik ez da!

Advertisements

2 thoughts on “Pascal Brutal | Jon Iraola

  1. Nere postekin loturak: 12. Mikel Taberna & ITU bandaren inbasioa | Obabako Testiguak

  2. Nere postekin loturak: Obabako Testiguak #12 ‘Alkasoroko benta’, Mikel Taberna & ITU bandaren inbasioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s