Que se mueran los feos | Nagore Ares

http://www.ivoox.com/que-se-mueran-feos_md_2069575_1.mp3″ Ir a descargar

Nobela beltza, zientzia fikzioa, pornografia… ezinezkoa da Boris Vianen Et on tuera tous les affreux eleberria genero jakin batean sailkatzea. Que se mueran los feos genero guzti horien artean dabilen gatzdun nobela da, erabat absurdoa, Vianen lan gehienen antzera.
Zientzialari handinahitsu baten esperimentuei aurre egin beharko die Rock Baileyk eleberri honetan. Gazte kaliforniarrak detektibe rola hartuko du, haren inguruan gertatzen ari diren hainbat desagertze eta berriz agertze bitxi ikertzeko. Bitartean, sexuz blai dagoen inguruan, haren birgintasuna gorde nahian ibiliko da, hitz emanda baitu ez duela sexu harremanik izango 20 urte bete artean.
Nobela beltzaren parodia barregarria egiten du Vianek liburu honetan, eta hori baliaturik, gizarte kritika zorrotzak agertzen ditu, beti ere, umoreari eutsita. Puritanismoa eta irudi fisikoaren gehiegizko garrantziak eta edertasun estereotipatuak salatzen ditu, besteak beste. Horiei barre egiten die Schultz doktorearen obsesioen eta Rock Baileyren jardunaren bidez.
Liburuan, Vianek egoera absurdoak irudikatzen ditu etengabe. Hala izanik, ezinezkoa zaio irakurleari barreari eustea.
Esan beharra dago, Boris Vian idazle iraultzailea izan zela bere garaian. 1948an garaiko irakurle asko deseroso sentiaraziko zituen seguruenik nobela honekin, hain zuzen ere, gehiegizko karga sexuala eta lengoaia bortitza erabiltzen dituelako.
Idazle eta jazz musikari frantziarrak, Vernon Sullivan ezizenez sinatu zituen haren lehen lanak, argitaratzeko trabei aurre egiteko, baina baita garaiko kritikari adarra jotzeko eta haien snobismoa agerian uzteko. Horien artean ezagunetakoa da Ttu eginen dut zuen hilobietan eleberri laburra, hori ere Vernon Sullivan ezizenez sinatutakoa. Haren benetako izena itzultzailetzat jarri zuen Vianek eta liburuek nahiko harrera ona izan zuten kritikarien artean. Baina engainuaren berri eman zuenean, ez zuten berria lar ondo hartu eta haren kontra jo zuten askok.
Talde batzuetan, ordea, oso estimatua izaten jarraitu zuen bere lana, eta zientzia Patafisikoaren autore handien artean sartu zuten. Soluzio imajinarioak eta eszepzioak erregulatzen dituzten legeak ikertzen dituen zientzia parodikoa da Patafisika. Alfred Jarryren liburu batetik datorkie izena patafisikoei. Eskola horretakoak izan ziren, besteak beste, Joan Miro margolaria eta Unberto Eco idazlea.
Vianen testuingurua ezagutu gabe, zaila da nobela behar bezala ulertzea eta baloratzea, egiten dituen bromak batzuetan absurdoegiak eta gustu txarrekoak gerta daitezkeelako.
Hau ez da, inondik ere, idazlearen lanik onena. Batzuetan, irakurleak pasarte batzuk sobran direla sumatuko du, nahiz eta etengabeko dialogoek irakurketa arintzen duten. Hala ere, denbora pasatzeko nobela bat baino gehiago da, oso dibertigarria eta izaera kritiko zorrotzekoa, izan ere, Vianek garai hartako haren beste liburuen umoreari heltzen dio oraingoan ere.
Oro har, esan daiteke, ondo pasatzeko liburua dela, barre egitekoa eta Vianen mundo absurduan nabigatzen hasteko aproposa. Ez da, ordea, estereotipoekiko sensiblegiak diren pertsonentzako liburua, ezta haien buruaz barre egiteko gai ez direnentzat ere. Barrez lehertzen ez direnak, espantuz lehertuko dira.

Advertisements

One thought on “Que se mueran los feos | Nagore Ares

  1. Nere postekin loturak: 9. Oier Guillan | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s