Memorias de mis putas tristes | Nagore Ares

http://www.ivoox.com/memorias-mis-putas-tristes_md_1947123_1.mp3″ Ir a descargar

Gabriel Garcia Marquezen inguruan aritzeak ez du zentzu handirik, idazle eta kazetari kolonbiarra aski ezaguna da mundo osoko irakurleontzat. Errealismo magiko latinoamerikarreko ikurrik nabarmena da Cien años de Soledad haren eleberria. Bere obra oparoaren arteko liburuak dira, besteak beste, El amor en los tiempos del cólera eta Crónica de una muerte anunciada

Gaurkoan, ordea, hain ezaguna ez den haren nobela laburretako bat izango dugu mintzagai, Gaboren azken lanetako bat, 2004koa. Hain zuzen ere, Memorias de mis putas tristes. 90 urteko kazetari zaharraren istorioa jazotzen du liburuak. Denboraren joan etorri etengabeaz oharturik, bizitza erdia burdeletan eman du eta ez du sekula maitasunik ezagutu. Heriotza gertu ikusten duela, neska birjina bat eskatuko dio burdeleko jabeari; pasiozko gaua pasatu nahi du nerabe batekin. Drogaturik, lo aurkituko du nerabea burdeleko ohean, haren esperoan. Umea lo aurkitzeak ezustean hartuko du hasiera batean, baina gero, neskatxoa ohean lo ikusirik gozatuko du, sexu harremanik izateko beharrik gabe. Enkontruak behin eta berriz errepikatuko dira eta, neskatoaren edertasun biluziarekin maitemindurik, krisian sartuko da zaharra. Benetako iraultza gertatuko da haren barrenean, maitasunaren garrantzia ezagutuko du lehen aldiz, eta horren aurreko haren bizitzaren kaskarkeriarekin eta gaiztakeriarekin ohartuko da, haren gorputzaren narriadura fisikoa gailurra jotzen ari denean.

Yusnari Kawabata idazlearen Loti ederrak liburuari omenaldia egin nahi izan zion Garcia Marquezek liburu honekin eta anitzak dira liburuari egiten dizkion aipamenak. Nolanahi ere, ezberdintasun ugari daude liburu bien artean. Zahartzaroaz eta sexualitateaz ari dira biak, nostalgiaz eta bakardadeaz. Hain zuzen ere, bakardadea da liburu bietako muina. Baina, era berean, Garcia Marquez maitasun berantiarraren zoriontasunaz ere ari da nobela honetan, -maitasun hori platonikoa den arren-, Kawabataren liburuak baino irudi optimistagoa emanez. Neurri batean, esan daiteke, liburua mendebaldeko zahartzaroaren ereduaren kontrako mezua igortzen duela. Zahartzaroaren nolabaiteko aldarrikapena eginez, inoiz ez baikara bizitzeko, maitemintzeko, edo nahi ditugun gauzak egiteko zaharregi. Bizitzaren eta bakardadearen metafora ederra dugu Memoria de mis putas tristes; ez du Garcia Marquezen beste nobelek jasotako kritika zoragarririk jaso. Agian ez da idatzi duen libururik sakonena, ezta originalena ere, baina liburu ederra da eta ezin da ukatu literatur maisu batek idatzi duela. Hala azaleratzen dute idazteko bere modua eta gai unibertsalak jorratzeko duen trebezia.

Hizkuntza sinple eta argiz idatzia, urteekin Garcia Marquezek haren estiloa sinplifikatuz joan da. Arraz urrun geratzen da Cien años de soledad liburuaren trama korapilatsua, eta oraingoan, idazleak trama sinple bati tiratzen dio. Itxurazko sinpletasun horrek, neurri batean, Garcia Marquezen irakurle asko desengainatu ditu. Baina Memoria de mis putas tristes bigarren eta hirugarren irakurketak merezi dituen nobela dugu. Liburuan sakontzen joanez gero, irakurleak bizitzaren sinpletasuna eta konplexutasuna islatzen asmatu duen maisulan batekin egingo baitu topo.

Advertisements

One thought on “Memorias de mis putas tristes | Nagore Ares

  1. Nere postekin loturak: 6. Autorearen heriotza | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s