Kantu kontari | Noiz hasi ote zen dena? (Gu ta gutarrak)


Aurreko saioan talde baten kanta ekartzeko eskatu zenidan, eta nik Ertzainak taldearen kanta bat ekarriko nuela esan banuen ere, Gu ta Gutarraken bat ekarri dut gurera. Finean, Josu Zabala zen Ertzainaken itzaleko liderra eta oker ez banago baita Gu ta Gutarrakekoa ere.

Taldea 2007an sortu zen 7 eskale proiektua borobiltzeko. Bi taldeok Josu Zabala, Unai Iturriaga eta Igor Elortzak osatu zuten, baina Gu ta gutarrak taldean Aitor Rubio kitarrista eta Xanpe bateria joleak ere osatzen zuten.

Gaurko aukeratu dudan kanta, Iturriagaren Noiz hasi ote zen dena? Izan da eta nahiz eta amodioaren gaia jorratzen duen, badu beste ikuspuntu bat ere. Bertsolaritzan egiten den moduan erreferentzia ugari erabiltzen ditu eta bide batez, horiek pixka bat xehetzeari ekingo diot.

Stanley Kucricken  “2001. A Space Odissey” edo “2001. Odisea Espazioan” pelikularen hasieran ikusi daiteke mundua, guk ezagutzen dugun mundua guztiz suntsituta dagoela, eta tximinoak hezur bat hartu eta oso harrotuta dagoelarik zerura botatzen duela. Gero espaziontzi bat ikusten da. Horregatik dio kantak Kubrickek hezurra jira arazi zuen unean? Noiz hasi ote zen dena galdetzen ari zaiola bere buruari ezin dugu ahaztu.

Gero Bilintx eta Urumea aipatzen ditu. Jakina da Bilintx oso zoritxarreko izan zela, eta baita donostiarra. Bertsolaritza modernoaren hasieraz ari ote da Iturriaga?

New Yorkeko zero gunea aipatu ere egiten du. Eta ez da kasualitatea. Denok izango dugu buruan 2001ean torre bikiek utzitako hutsunea. Handik hona ere sortu zen estatus berri bat munduan: kontrolarena. Lehen kontrolatuta baginen, aurrerantzean are eta gehiago.

Hurrengo lerroan kutxa metafisikoak aipatzen ditu. Hau esplikatzea zail samarra da, baina esango dizuet kontzeptu hau Oteitza jaun txit gorenak ibiltzen zuela. Finean, hutsari forma emateko erabiltzen zuen espazioari deitzen zion Kutxa metafisiko. Haurtzaroarekin lotutako oroitzapenek ez ote zuten inspiratu esan ohi da.

Eta konturatu nola bertso guztien azken puntua amodioarentzat uzten dituen. Lehenengo bertsoan hala egiten du galde: Akaso zure egongelan? Nire logela xumean?
Agian dena bukatu zela esan nizunean

Bigarren bertsoa esaldi frantses batekin hasten du: laissez faire ta laissez passer, utzi egiten, utzi pasatzen eta ekonomiaren liberalismoari egiten dio erreferentzia. Adam Smith ekonomilariak, kapitalismoaren sortzaileetariko batek, erabiltzen zuen sarri. Horregatik galdetzen dio “grinen liberalismoaz zer diozu Adam Smith?”

Bukaeran Malevich aipatzen du, eta koadro beltz bat zurian. Esan behar da URSSekoa zela Malevich margolaria, naturalismoa margotzen zuena. Baina bizitzaren puntu batean forma basikoak zeudela ohartu eta haiekin edozer gauza egin zitekeela esan zuen. Forma haiek, laukia, hirukia eta zirkulua ziren. Baditu bi koadro oso famatu eta horietako bat Koadro beltz bat zurian deiturikoa da. Zuriz margoturiko lientzo baten gainean, beltzez margoturiko koadro bat margotu zuen.

Azken esaldia: zergatik ez dago dutxan zuk utzitako hilerik?

Pavese idazle italiarra izan zen. Esan daiteke triste bizi zela, eta azkenerako buruaz beste egin zuen neskak utzi zuenean. “heriotza etorriko da, eta zure begiak izango ditu” idatziz suizidatu zen.Kontran, Corto Maltese triunfadore bat zen. Komiki batetik ateratako pertsonaia dugu Corto, eta neskak eramaten zituen Eskondida irlara, badakizue zertara… Esan Hugo Prattek egin zuela komikia.

Azken puntua: baina nire “Escondidan” izarak ez daude heze… Arrakalatuz dihoaz desertuak bezalaxe.

Azken bertsoa guztiz eskaintzen dio Euskal Herriko auziari. Eta erru guztia, Hertzainak, Laboa, Sarri, politikari…. Horri guztiari botatzen dio. Suposatu behar dugu noski, neskarekin utzi izana leporatzen diela guzti horiei.

Azken esaldia: Lotan sozialista izan kapitalista itzarrik… Horregatik gosaltzen dut goizero bakar-bakarrik.

Dena den badaude beste perla batzuk, eta 3 aipatu nahi nituzke.
Ez milurte batek ez bik, ez du beratu jenderik.
Musu labur, musu luze despedidetako morse.
Ezin da eskatu irri bat entzun nahi gabe negarrik.

Advertisements

One thought on “Kantu kontari | Noiz hasi ote zen dena? (Gu ta gutarrak)

  1. Nere postekin loturak: 6. Autorearen heriotza | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s