“Y sin embargo” – Joaquín Sabina

Gaurkoan ez dut gehiegi sakonduko, eta Joaquín Sabinaren “Y sin embargo” kanta hartu dut.

Entzun berri dugun kanta 1996an kaleratu zen “Yo, mi, me, contigo” diskoan, Sabinaren diskoetan arrakasta handienetakoa jaso zuena.

Akaso gaur egunean, Sabinak egin dituen adierazpen harira, ez du Euskal Herriko jendeak gehiegi maite, baina esan beharra dago 1970.ean Espainiatik alde egin behar izan zuela koktel molotov bat “banco de Bilbaoko! Egoitza batean jaurti zuelako Burgoseko prozesuaren aurka agertu zen eta. Londresen errefuxiatu zen, eta bere londoneko etxean hainbat ETAko kide eduki zituen gordeta. Lehen aldiz hauteskundeak izan zirenean HB bozkatu zuela esan zuen berak.

Baina gerora Euskal gatazkaren auziaz guztiz aldendu zen eta zenbait hitz latz esan izan ditu geureari buruz.

Dena den, intro txiki honek bere bizitza kokatzeko soilik balio nahi zuen. Eta zergatik aukeratu dudan kanta? Ba kanta honek baditu zenbait berezitasun. Lehenengoa musikala da. Kanta ia gehienek bi zati melodiko izaten dituzte, eta honek hiru ditu, progresibidade handia ematen diotenak. Bestalde, Sabinaren ia kanta guztiak bezala, oso luzea du letra, eta nahiko korapilotsua. Errimaz josia dago kanta eta amodioaren gaia jorratzen du. Luxuzko esaldiak ditu, adibidez,

Ematen ditudan musuek pozoitzen naute,
Eta hala ere, zu gabe lo egiten dudanean
Zurekin egiten dut amets
Eta guztiekin nire ondoan lo egiten baduzu,
Eta baldin bazoaz teilatutik egiten dut alde
Jaberik ez duen katuak bezala
Etsipenaren zapian galdurik
Zure edertasuna zikindu gabe lausotzen duelarik.

Datorren astean beste kanta berri bat ekarriko dut gurera.

Advertisements

One thought on ““Y sin embargo” – Joaquín Sabina

  1. Nere postekin loturak: 4. Euskal Blogosfera | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s