“Nessun Dorma” – Giacomo Puccini

Azkenaldian nahiko triste nabil tabernan jarri behar dudan musikagatik. Perrea-perrea, takata, mamasita, barabara berebere, eta horrelako kantu “dantzagarriak”.

Musika hil da. Ez dakit non dagoen egunez, akaso, norbanakoen aurikular zurietan lurperatu da. Edota Ipod nanoen zeruan egongo da. Nahita edo nahi gabe, denok egon gara musikaren hiletan Taberna zuloetan Budwisserrak edaten ditugun bitartean. Shakira, David Guetta, Michel Tello eta Bisbalek ez dute akatu. Gu izan gara. Gu gara “noche de sexo” edota “rabiosa” eskatzen ditugunak. Gu gara kokaina bezala azken “hit”ak kontsumitzen ditugunak, gaindosiak jota txahala bota arte.

Mundu hobeago batean egongo da musika, ziur. Agian antzokietan errefuxiatu da, edota Durangoko azokako azken standean. Agian, ez dugu berriz gauez ikusiko. Horregatik, nire tristezia hedatzeko hurrengo kanta jarriko dut, gomedatzen dizuet begiak ixtea eta musika ondo entzutea. Imaginatu zeuen buruak Erromako Operan:

Entzun duguna, Nessun Dorma du izena. “Ez dezala inork lorik egin”. Giacomo Puccinik egindako opera da, Turandot izenekoa, eta berau bukatu gabe hil zen musikagilea. Franco Alfanok amaitu zuen eta 1926an eman zen aditzera.

Jarritako kanta, 2007an hildako Luciano Pavarottik kantatzen du era ezinhobean. Pavarottik modan jarri zuen kanta izan zen Nessun Dorma.

Letrak honakoa dio:

Ez dezala Inork lorik egin! Ez dezala inork lorik egin!
Zuk ere ez Printzesa.
Zure gela hotzean
izarrak ikusten dituzu
amodio eta esperantzaz dardarka.
Baina nire misterioa nire baitan dago,
Nire izena ez du inork jakingo. Ez, ez
Zure ahogainean esango dut.
Argiak dirdir egitean.
Eta nire musuak nire egingo zaituen isiltasuna urtuko du.

Alde egin, oh gaua!
Desegin zaitezte, izarrok! Desegin, izarrok!
Egunsentian, irabaziko dudala!
Irabaziko dudala!
Irabaziko dudala!

Eta zergatik ekarri dut gaurkoan opera gurera? Lehenik eta behin, esan, ez dudala horrelako musikarik nahi taberna zuloan, taberna ixteko ez bada behintzat. Baina interesgarria iruditu zait ikustea nola aldatzen diren kontsumo bideak. Duela hamar bat urte tabu ziren gaur egun entzuten ditugun kanten baliokideak. Gaur entzuten diren kanten letrak, orokorrean esanda, oso sexistak direla iruditzen zait. Eta gero pankarten aurrean ikusten ditugunak ere gerturatzen dira barra ertzera horrelako kantak eskatzera.

Kantaz gain, bukaera izugarria duela portzierto, gustatzen zait nola jokatzen duen bere izenaren misterioarekin. Nola erabiltzen dituen gaua eta izarrak debekua aitortzeko, eta nola garraxi egiten dion egunsentiari. Irabaziko dut! Egunsentian, Irabaziko dut!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s