“Berreziketaren zailtasunari buruz” – Ruper Ordorika

Gaur galdera batekin nator: “badituzu 10 minutu?”. Azkar doa denbora. Azkarregi akaso. Eta izan ginen tximino horretatik milioika urtetara gauden arren, azkar doa denbora. Azkarregi. Hain doa azkar, ezen ez baikara segundu bakar batean ere geratzen ingurukoaz gozatzeko, hausnartzeko eta ulertzeko ere. Hemen dauzkazue ba, bost minutu kantuaz gozatu eta ulertzeko.

Ruper Ordorika oñatiarrak sartu zuen lehen aldiz bere diskografian 1985. urtean “bihotz erreak” diskoaren barnean. Gero 2000. urtean “Gaur” zuzeneko lanean argitaratu zuen berriro.

Kantuak gaurkotasun handia duela uste dut, esaten diren esaldiengatik. Adibidez, zeri ematen diogu garrantzia? “Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean barberoenera joaten dira” edoKausa zuzenearen alde borrokatu beharrean biruela eta barizen kontra ari dira”. Horrelako esaldiek badute gaurkotasunik.

“Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik. Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso. Zorri saku bat asko da euren aldean.

Zalantza aldeanoak.

Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.

Ohartu gaitezke idazten duenak ez duela bere burua “gizon” kontzeptuaren baitan.

Eta bukatzeko, esaten du “Ez dagoela denak akatzerik, alegia. Ezin egunero ibili gauzak esaten. Hau pagotxa gizonik ez balego. Orduan zer?” 

Zer gizonik ez balego? Zer joango zen pikutara? Non jartzen dugu begirunea geure zilborrean ez bada?

Berreziketaren Zailtasunari buruz

Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da euren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.
Advertisements

One thought on ““Berreziketaren zailtasunari buruz” – Ruper Ordorika

  1. Nere postekin loturak: 2. Beat belaunaldia | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s