2. Beat belaunaldia

http://www.ivoox.com/2-beat-belaunaldia_md_1762057_1.mp3″ Ir a descargar

50eko hamarkadako AEBetan sortutako mugimendu bati buruz aritu gara oraingoan, Beat belaunaldiko idazle nagusiak aitzakia hartuta. Era berean, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Bud Letonaren zutabe librea, Jokin Labayenek idatzitako Lopetegi jaunaren istorioaren jarraipena, Martin Riellaren kantu azterketa eta Añorgako irakurle klubeko hileko saioan jazotakoaren kronika ere sartu ditugu.

Gozatu!

Advertisements

2 thoughts on “2. Beat belaunaldia

  1. Gustura entzun dut saioa, alde batetik mugagabeki eskertzen baita hedabideetan literaturari txokoa egiteko saiakuntza oro eta bestetik hautatutako gaia ere gogokoa izan dudalako. BEATak ez dira euskaraz gehiegi mitifikatu, edo mitifikazioa ez da behintzat tangibleki islatu itzulpen (Ulua eta Burroughsen gutunak besterik ez, Armiarman azkar begiratuta) edo artikulu modura. Lanparen pasarte ederra ekartzea polita izan da, beraz.
    Eutsi horri eta hurren arte.

  2. aupa Danele, benetan pozten gara!
    Beaten mitifikazioa aipatzean, gehiago ari nintzen zinemari buruz, azkenaldian ikusi ditudan zenbait filmetan (frantses, amerikar…) inpresio horretxekin geratu bainaiz, joandako garaiak zirenak baino ederrago erretratatzeko dagoen joera nostalgiko eta mitifikatzaile horretatik egindako lan dezente ez ote den egiten ari, Beat belaunaldia hainbeste ezaugarritu zuen testuinguruari asko erreparatu gabe eta errazkerian erorita (adib: Walter Sallesen On the Road). Euskal literaturari dagokionean, ordea, arrazoi guztia daukazu, programa osatzeko material bila aritu garenean ere ez dugu kasik ezer topatu.
    Esker mila iruzkinagatik, eta zorte on “Mamuak”-ekin, irakurtzeko gogoz gaude!

    Peter

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s