“Playa Girón” – Silvio Rodríguez

Silvio Rodriguezen kanta dugu, 1975. urtean argitaratu zena “Días y Flores” diskoan eta “Playa Girón” du izena.

Silvioren kanta gehienak “reboluzionarioak” dira, baina honek badu besteengandik aldentzen duen puntua: Playa Girón arrantza-ontzia zelako eta Silvio berak urtebete eman zuelako bertan lanean. Han idatzi zituen 60 bat kanta. Bizitzan eduki duen garairik emankorrenean. Silviok dio ez duela inoiz hainbeste denborarik izan sormen lanerako. Eta bertan idatzi zuen Playa Giron kanta.

Kanta honen bereizgarritasuna da, Itsas gizon, kantari eta poetaren azaletik kontatzen duela istorioa. Aurrerago Silviok idatzitako liburuan esango zuenez, baldintza egoera gogorretan kubatarrentzat lan egiten duten arrantzale anonimoei omenaldi xume bat besterik ez dela.

Aipagarria da autoreak konsensoa bilatu nahi duela musikari, poeta eta historialarien artean. Artea, estetika eta egiaren artean alegia. Eta presa du munduari erakusteko zeinen baliogarria den betetzen duten lana. hain era xume bezain garrantzitsuan egindako lana.

Baina Playa Girón ez zen soilik ontzi bat izan. Playa Giron ez zen soilik bertako arrantzaleak. Cubako Bahía de Cochinosen dagoen hondartza ere badelako, eta leku militarki estrategikoa izan zen 1961. urtean 1500 kubatar erbesteratuk indarrez sartzen saiatu zirenean. Bertan, eta 72 orduren bueltan, Kubatarrek CIAk entrenatutako 120 soldadu antikastrista hil zituzten eta beste 1400 atxilotu. Gero Estatu Batuekin trukatu zituzten 62 milioi dolarreko balioa zuten jana eta botiketan.

Gainera, badu niretzat azpimarragarria den esaldia, denetan gailentzen dena. Eta Kuba bezalako herrialde komunista baten prismatik begiratu behar dena. Horrela dio: “Inork janaria lapurtu, eta gero bizitza ematen badu, zer egin?”. Eta zer egin behar da herrialde komunista batean lapurtzen duenarekin? Eta Bostwanan lapurtzen duenarekin? Eta Euskal Herrian? Zer egin behar da bizitza ematen duenarekin? Non? Eta bi gauzak egin dituenarekin? Horrekin zer?

Advertisements

One thought on ““Playa Girón” – Silvio Rodríguez

  1. Nere postekin loturak: 1. irratsaioa | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s