Bagdadeko Morroia

Bazen behin, Bagdadeko hurian, merkatari aberats baten zerbitzuan lan egiten zuen morroi bat. Egun batez, goizaldetik, morroia Bagdadeko azokara abiatu zen erosketak egitera. Baina goiz hura ez zen beste goizak bezalakoa izan. Goiz hartan Heriotza ikusi baitzuen azokan. Eta Heriotzak keinu egin baitzion morroiari.

Izututa, morroia merkatariaren etxera itzuli zen.

«Nagusia» esan zion‑. «Utzidazu etxeko zaldirik azkarrena. Gaur gauerako Bagdad honetatik urruti egon nahi nuke; gaur gauerako Ispahango huri apartatu hartan egon nahi nuke.»

«Baina, zergatik egin nahi duk ihes?»

«Azokan Heriotza ikusi dudalako, eta amenazuzko keinu bat egin didalako orduan.»

Merkataria hunkitu egin zen, eta zaldia utzi zion. Eta morroia abiatu zen gauean Ispahanen egongo zelako esperantzatan.

Egun hartako arratsaldean, merkataria bera azokara joan zen. Eta goizean morroiak bezala, berak ere Heriotza ikusi zuen han.

«Heriotza» esan zion berarengana inguratuz‑. «Zergatik egin diozu amenazuzko keinu bat nire morroiari?»

«Amenazuzko keinu bat?» erantzun zion Heriotzak‑. «Ez, ez da amenazuzko keinua, baizik eta harridurazkoa. Harritu egin naiz hura hemen ikusteaz, hain urrun Ispahandik; ze, gaur gauean Ispahanen hartu behar baitut zure morroi hori … »

Advertisements

One thought on “Bagdadeko Morroia

  1. Nere postekin loturak: 1. irratsaioa | Obabako Testiguak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s